XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Jaungoiko bat bezalaxe azalduko zen, haundia, goraipatua, azal beltz beltzarekin, itsaso guztiak pasata gero, tertziopelozko galtza ilunekin, lumaz josita, ikurrin bat eskuan, eta ikurrinean buruhezur bat bi hezur gurutzatuak zituela.

Eta denek, esango zuten: Tom Sawyer, itsaslapur sonatu eta beldurgarria etorri da herrira.

Egina zegoen, itsaslapur izango zen.

Etxetik ihes egingo zuen.

Segituan prestatzen hasiko zen.

Ahal zituen gauza gehienak bilduko zituen.

Aurreraxeago enbor erdi ustel baten gainean jarri eta bere labanarekin zulatzen hasi zen, konjuro hau botatzen zuen bitartean: - Hemen ez dagoena, betor. Hemen dagoena, gera bedi! Enbor ustelaren zati bat kendu zuen.

Gero barrura hatzaparra sartu eta kanika bat topatu zuen.

Haren harridura: - Hau benetan harrigarria da.